2012/05/17

Graduondoko berria: Itzulpengintza eta Teknologia


Aspalditik zebilen hor zehar EHU itzulpengintzari buruzko graduondoko bat prestatzen ari zelako zurrumurrua. Bada, badirudi onartu dutela azkenean: Itzulpengintza eta Teknologia. Internet bidez egingo omen da eta datorren urtetik aurrera jarriko da martxan.

Sei ikasgai eta ikasturte amaierako ikerlan bat egin beharko ditu ikasleak Unibertsitateko Espezialista titulua lortzeko. 

Hona hemen ikasgaiak:

- Corpusak eta itzulpengintza
- Hizkuntza teknologiak
- Ikus-entzunezko itzulpengintza
- Itzulpen-proiektuen kudeaketa
- Lokalizazioa
- Ordenagailuz lagundutako itzulpena (OLI)

Honako lotura honetan duzue informazio gehiago ("Eskaintza osoa ikusi" dioen tokian, eta gero "Itzulpengintza eta Teknologia" estekan egin behar da klik).

Graduondokoak oso itxura ona du; beraz, anima zaitezte!

1 comentario: