2012/05/31

Elearazi blogaren sortzaileak Hamaika Telebistan

Orain dela hilabete pasa egin zieten elkarrizketa Hamaika Telebistan Danele Sarriugarte eta Garazi Arrulari, Elearazi blogaren sortzaileei.

Badira bost hilabete bloga sortu zutenetik, eta gehienbat sorkuntza lanen itzulpenei eta haien inguruko hausnarketei buruz jarduten dute. Itzulpengintzaren munduko aditu eta arituei egindako elkarrizketak ere aurki daitezke euren blogean.

Hamaika Telebistako elkarrizketan propaganda egin digute, gainera. Eskerrik asko, Danele eta Garazi!

Elkarrizketa ikusteko egin klik hemen; 13. minututik aurrera. 

Oharra: elkarrizketaren inguruan Elearaziren Facebook orrialdean hau argitaratu dute, jakinaren gainean egon zaitezten:

"Orain esanen ez genituenak esaten eta orain esanen ez genukeen gisan. Aunitz moztu dute, gainera, telebistaren arauak... Hauen inguruan ere mintzatu ginen, elkarrizketan azaltzen ez badira ere: Kulturpekaria bloga, Lapiko Kritikoa bloga, literaturaren "guettoa", itzultzaile automatikoaren mugak, itzulpen baliabideak..."

1 comentario:

  1. II Oharra: honako hau ere gehitu dute:

    "...(barka, "ghettoa"), artikuluen luzeraren zergatia, Mikropilulak bloga, hausnarketarako garrantzia, itzulpenaren nagusitasuna, euskararako itzultzaile erreferenteak... (Bide batez, abizena gaizki jarri dute, Arrula da, ez Arrua)."

    ResponderEliminar